BERTOKUEK

Xabik, Mikelek eta Endikak beraien proiektuaren diseinuan  parte hartzea proposatu zidatenean, ez nuen inolako zalantzarik izan.

Nahiz eta aurrekontu murriztua izan, espazioari gehieneko etekina ateratzea lortu genuen. 

Lokakak originalki barra bat eta gure proiektuarekin bat ez zetorren distribuzio bat zeukan, beraz, dena berriro diseinatzea erabaki genuen.

Honez gain, erakuslehioa haunditu  genuen, argi naturala aprobetxatzeko eta espazioa jendearekin eta kalearekin modu zuzenean  konektatzeko ere. 

Proiektu honen helburu nagusia, Urdaibaiko Km 0-ko produktuak biltzea eta inguruko biztanleen esku jartzea zen. Hori dela eta, espazioaren diseinuan hurbiltasun hori adieraztea bilatu genuen, aukeratutako material eta koloreen bitartez. 

Erreforma baino lehen