Bermeoko alde zaharrean kokatutako etxebizitza hau eraberritu baiño lehen, bi logela, sukaldea, korridorea, egongela txiki bat, bainugela eta despensa zituen. Jabeek beraien beharrizan berrietara eguneratu eta egokitu nahi zuten, betiere eraikinaren funtsa ahalik eta gehien errespetatuz.

Eraberritzean, zurezko egitura azaleratu eta begi biztara uztea erabaki genuen.

Jatorrizko zorua mantendu genuen, mino handiz zainduz eta txarto zeuden zatiak konponduz.

Espazio komunak bat egitea erabaki genuen, zabalera eta argitasun handiagoa emateko.

Material argiak eta koloretsuak erabili genituen, argi naturala indartzeko eta etxebizitzari alaitasun puntu bat emateko.

Fotos de: Natalia Michelena

PORTFOLIO

Otros proyectos realizados