Hainbat urte etxebizitza honetan bizi ondoren, guztiz eraberritzea erabaki zuten, erreforma eta espazioaren distribuzioa beharrizan berrietara egokituz.

Beko solairuan espazioa guztiz irekitzea erabaki genuen, tximinia espazioaren protagonista nagusi bihurtu nahi genuen. 

Jabeek, argia ahalik eta gehien aprobetxatu nahi zuten, eta horretarako, lehio haundi eta bakar bat jarri genuen. Horrela, kanpoaldea eta barrualdea modu natural eta funtzionalean konektatu genituen.

Kendutako leihoak berrerabiltzea erabaki genuen eta etxebizitzaren mendebaldeko fatxadan zulo berriak ireki,  arratsaldeko eguzkiaren argiaz gozatzeko.

Jabeek nortasunaz eta kolorez beteriko espazio dibertigarria nahi zuten, estilo ezberdinetako altzari eta bukaerak elkarbizitzeko beldurrik gabe.

Sukaldeko enzimerako terrakota koloreko portzelanikoa aukeratu genuen, haren tonua 70. hamarkadako terrazo zoruaren espirituarekin bat zetorrela iruditu zitzaigulako.

Jan gelako altzariak, bezeroak mimo handiz aukeratu zituen.

Goiko solairuan, ez genuen distribuzio aldaketarik egin. Eskailerako barandila lakatu eta lurreko egurra tonu naturalean utzi genuen, espazioari berotasuna eta naturaltasuna emateko, proiektuaren estetika orokorrarekin koherentzia bilatuz.

Fotos de: Natalia Michelena

PORTFOLIO

Otros proyectos realizados