Beste milaka aukera aztertu ondoren, azkenean beraien betiko etxean geratzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea erabaki zuten.

Etxebizitzak bi logela, bainugela bat, sukaldea, egongela eta terraza zoragarri bat zeukan. Terraza ia barruko espazioaren luzapena dela esango nuke.

Diseinua guztiz berriz pentsatzea erabaki genuen, beraien beharrizan guztiak kontutan edukiz. Beraientzat, espazio komuna irekia izatea garrantzitsua zen. Erabaki honek, zabaltasun eta argitasun gehiago ematen dio etxebizitzari.

Pinoteazko zoru originala mantentzea erabaki genuen; barniz naturalekin tratatu eta mimoz landu genuen.

Logelak oso handiak ziren egongela eta sukaldearekin konparatuz,  horregatik, pixka bat txikitzea erabaki genuen, eguneroko bizitzarako espazio gehiago euki dezaten.

Gure konfiantzazko arotzekin batera,  neurrira egindako altzariak diseinatu eta fabrikatu genituen, espazioa guztiz aprobetxatu ahal izateko. 

Bezeroen pertsonalitatea kontutan  izanik, kolore puntu bat jarri nahi genuen, baina etxebizitzaren tamaina kontuan hartuta, ezin genuen kolore ilunik erabili, beraz, erradiadoreak berreskuratu eta “mostaza” kolorez margotzea erabaki genuen, etxearen protagonista bihurtuz.

Fotos de: Natalia Michelena

PORTFOLIO

Otros proyectos realizados