Urdaibai Biosferako Erreserban kokatua dagoen etxe honen erreforma egiteko deitu zigutenean, argiz beteriko etxe alai eta handi bat aurkitu genuen.

Espazio komunak oso bananduta zeuden eta komun bakarreko etxe bat zen.

Espazio komunak ireki ahal izatea izan zen helburu nagusia, argitasuna eta beraien arteko mugimendua areagotzeko. Sukaldeari dagokionez, neurrira egindako itxitura bat diseinatu eta fabrikatu genuen, nahi izanez gero espazioak desberdindu ahal izateko.

Beste erronka bat geneukan, bigarren bainu gela bat behar zuten Ainhoak eta Enekok, beraz, hainbat aukera aztertu ondoren, logela printzipalean integratu genuen.

Dimentsioak zirela eta, ez geneukan metro askorik espazioarekin jolastu ahal izateko, beraz, tabike arrunt bat jarri ordez, egurraz eginiko itxitura diseinatu genuen. Aukera honek, argitasuna eta zabaltasuna ematen zigun intimitate sentsazioa galdu gabe.

Altzari guztiak neurrira diseinatu eta fabrikatu genituen, zentimetro bakoitza aprobetxatzeko. Azkenean etxea argitsua, funtzionala eta atsegina izatea lortu genuen.  

Fotos de: Natalia Michelena

PORTFOLIO

Otros proyectos realizados