Ainhoa Urkidi naiz, nire lanaz biziki gozatzen dut eta modu pertsonalean zein prefesionalean, beti hazteko eta hobetzeko gogoz dagoen persona alai eta gogotsua naizela deritzot.

Marra, gauzak modu desberdin batera egiteko grinatik jaiotako interiorismo estudioa da. Aurrera eramaten ditugun proiektuak, talde lanaren emaitza dira, izan ere, prozesuan zehar, gremio, bezero eta nire arteko konfidantza ezinbestekoak eta beharrezkoak dira. 

Lan egiterako orduan, nire senaz gidatzen naiz eta balio handia ematen diot espazioaren esentziari, tokiari nortasun kutsua ematen dien jatorrizko elementuak mantentzen ahaleginduz eta batez ere, horien arteko oreka perfektua lortuz.

Neurrira eginiko proiektuak burutzen ditut, bezeroaren beharrizanetara egokituz.

Laguntza behar izan ez gero, deitu konfiantza osoz.